Alemaniarrak izan genituen Bizkaia frontoian maiatzaren 20an. Hasieratik gogoz hartu zuten zesta-punta ekitaldia eta geroago kantxara joatean pilotari apartak zirela erakutsi ziguten.
Joan den 19an, Ernest Hemingway idazlearen ilobari eta National Geographic aldizkariko bi laguni harrera egin genien Artxandako frontoian. Kazetari hauek Hemingway idazleari buruzko erreportaia egiten aritu ziren...
Maiatzaren 16an, Frantziako ikasle batzuk sari batzuk jaso ondoren, gure artean ere izan genituen pilotari buruzko esperientzia bizitzeko asmoz. Gogoz parte hartu zuten eta nabaria izan zen gorengo...
Apirilaren 22an Plentziako frontoi ederrera hurbildu ginen. Master Class itzela jaso zuen suitzar lagun talde batek.
Benetako ikastaroa eskaini genien eta ederto ibili ziren. Azkenean profesionalak ziruditen!
Apirilaren 21ean, goizez eta arratsaldez, hiru gazte talderekin Getxoko frontoian izan ginen. Gogoz agertu zitzaizkigun euskal pilotan jolasten. Gu ere pozik gure kirola erakusten!