MASTER PRO TOUR: "ZESTA-PUNTA PROFESIONALAREN ZIRKUITUA” V. edizioa
Hegoaldeko Zesta-puntako zirkuiturik garrantzitsuena da. Ranking Orokorreko itxua duela, puntuatzeko baliogarria da, hiriburu bakoitzean lehiaketa partzialak egiten baitira eta une honetako pilotaririk onenak parte hartzen baitute (Irastorza, Beaskoetxea eta behar bada, Goikoetxea zumaiarra). Lehiaketa partzial honetan, hiriburu bakoitzeko irabazleari ematen dio puntuazioa eta geroago, udan zeharreko pilotariei izan duten erregulartasunaren arabera.
Master Pro Tour bakoitzean lau bikotek parte hartze du finalaurrekoan eta hurrengo ekitaldian, dagokion hiriburuko Masterreko finala jokatzen da.
Master Pro Tourreko partaideak:
· Turismo web orrietan, tour-eragile eta harkorren bitartez, Txapelketaren berri ematen da.
· Master Pro Tour-ek prentsaurre-buru bati gertaerarako kontratu berezia egingo dio.
· Gonbidatutako Zesta punta eskolek herri mailan sustapena egingo dute eta baita ere gertaerari zabalkundea egiten. Era honetan zaletuak erakarriko dituzte gertaera hontean parte hartzeko. Kartelak eta liburuxkak.
· Udal desberdinen bitartez, erakundeetako buruak gonbidatuko ditugu eta sustatze lana egiten da.
Agerraldi bakoitzeko bi partiduez gain, eta bereziki Euskal Herriko talde guztietako zaletuen artean, aurretik Zesta-punta Liga jokatuko da. Honen helburua da etorkizuneko jokalariak eta profesionalik onenak batera egon daitezela, batetik zaletasuna sustatzeko eta bestetik, zaletu eta eskoletako ikasleengan ilusioa pizteko
![]() |
![]() |