Txalaparta aspalditik gure artean dugun antzinako musika tresna da. Makila biren laguntzaz musikariek doinu konposatuak sortzen dituzte musika desberdina eta berezia garatuz.
Txalaparta jotzen duten bi profesionalek ordu erdiko emanaldi txikia garatzea dute helburu.
Musika tailerrean tresna honekin jo ahal izango da eta jakina gure profesionalen laguntzaz, normalean binaka jotzen baita. Era honetan eta apur batean praktikatuz, musika harmonikoa izatea lortuko dute.
Txalapartaz gain beste tresna batzuekin ere arituko dira: alboka, adarra eta hain ezaguna den panderoa.
Tailerrean tresnen ezaugarriak ezagutuko dituzte eta gainera azkenean musika ataltxo bat joteko gauza izango dira.
Esperientzian honako ekintzak garatuko ditugu:
- Txalapartarien aldetik musika erakusketa. Tresna desberdinak joko dituzte.
- Musika-tresna desberdinak nola jotzen diren erakatsiko dituzte, txalapartari garrantzi handiagoa emanez.
- Partaideek musika-tresnekin piezaren bat joko dute.