TXAPELKETAK > LZPP

ZESTA-PUNTA Profesionalaren Liga

 

Modalitatea : Amerikar erako kinielak

Liga honetan, Euskal Herriko herrialde bakoitzeko 6 bikoteek (aukeratutakoak), puntuak jasotzen ariko dira abuztua, iraila eta urria artean. Horrez gain MASTER PRO TOURen aurretik jokatuko dute.

Jokatzeko era hau Estatu Batuetan asmatu zen, denok dakigunez herri hartan edozein ikuskizun gertaera bihurtzen baitute. Kirol honek ondare ederra utzi zigun, jokatze era dinamikoagoa eta ikuslearentzat ulerterrezagoa eta emozio, kolore eta arintasunagaitk erakargarriagoa baita. 




  • AMERIKAR KINIELAN, galtzen duena kanpora doa. 5 eta 8 pilotarien artean parte hartzen dute, bakoitzak kolore bateko kamiseta daramala (zenbaki desberdinak dituzte). Ikusleak irabazlea nor izango den aukeratu behar du eta bikoteka edo banaka tantu bat lortzera ateratzen dira pilotalekura. Irabazleak tantua egitean bertan jarraitzen du eta galtzailea kalera doa. Hurrengoa, hirugarrena kantxara dator eta horrela denak bertatik pasatu arte. 8 tantu irabazten duen pilotaria da txapelduna eta bere kolorea duen ikusleak apustua irabaziko du.