TXAPELKETAK > KAIOLA

FRONTOI LABURREKO

ZESTA-PUNTA TXAPELKETA

 

 

“Kaiola” izeneko neurketa Zesta-puntan eta frontoi laburretan jokatzen da. Modalitate hau frontoi txikian (36 metro baino gehiago ez duena) jokatzen da eta herri askotan era honetakoa dagoenez zesta-punta ezagutarazten da.

Eszenatokoa zoragarria da, bertan, metro zehatzetan arintasuna eta trebezia itzela ikus baitaiteke. Modalitatehau frontoi txikietara egokitzen da, arintasunean irabaziz eta banaka jokatzen da, lehenengoz 2011ean egin zelarik. Piloteoan tantu ederrak ikusteko aukera izan genuen eta gainera, jote itzelez gozatzeko era bikaia izan zen metro hauetan protagonistek bere perfekzio teknikoa agertzen baitzuten.

Zesta puntako pilotariak Labrit frontoianZesta puntako kaiolako txapelketa baten iragarkia

Txapelketa zabala da, profesionalak eta amateurrak jolas baitaitezke eta urtean zehar izena eman dezakete eta puntuak irabazi.

Denboraldiaren bukaeran puntu gehien duena izango da txapelduna.

Zesta-puntaren “Kaiola”, ahalik eta Euskadiko frontoirik gehienetan jokatzeko pentsatua izan zen, luzeak oso gutxi baitaude eta laburrak aldiz, gure herri eta hirietan erraz aurki baitaitezke. Pilotari askok, ezaguna denez, frontoi txikietan ikasi zituzten zesta-puntako erraztasunik nagusienak, horregatik txapelketa hau oso garrantzitsua da honetarako:

·        Pilotarien formazio eta hobekuntzarako.

·        Ahal denik eta Euskadiko lekurik gehienetara eramateko.

·        Formazioan dauden pilotariei aukerak emateko eta zaletasuna pizteko. formazio eta hobekuntzarako.

 

 

Frontoi laburrean zesta-punta ikuskizunaz gozatzea aparteko esperientzia da, itxura honetako kantxak hainbat ezaugarri ikusgarri agertzen baititu: pilotaren arintasuna, erreboteak eta pilotarien joku azkarra. Guzti hau dela eta, zesta-puntako etorkizuna, nahitaez, frontoi laburrean jokatzean egotea ez litzateke txorakeri hutsa izango.

Zesta puntako pilotaria