Euskal Pilotako JAIALDIAK antolatzen ditugu!
Euskal Pilotako JAIALDIAK antolatzen ditugu!
Global Jai Alaik, Udalei (Jai- kirol- edo kultura-batzordeei) eskaintzen die urtero antolatzen ditugun lehiaketak:
LZPP Frontoi luzeko biinakako Zesta-Punta Liga. Lehiaketan, binaka eta lurralde bakoitzaren ordezkari moduan, era honetara jokatzen duten onenak parte hartzen dute. Euskal Herriko frontoi luzeetan (52 metrotik goragoak) puntuatuz, 6 bikote partaide dira. Zuen herriak Zesta-Punta Liga bakarreko egoitza izan nahi badu, orain da unerik egokiena Jai-Alai ikuskizunaz gozatzeko eta aukera bakarra frontoia poztasun eta jaiaz betetzeko.
Kaiola: Banakako OPEN Txapelketa frontoi laburrean. Profesionala edo amateurra den edoizenn pilotarik parte har dezake. 35 m duen frontoian jokatzen da eta Banakako Zesta-punta OPEN txapelketa da, kinielak egiten direla (Zesta-puntaren kaiola). Pilotarientzat intereseko jokaldi ezin hobea litzateke historikoki euren artean jokatzeko aukera baitaukate. Jokatzeko gogo eta grina nabariak izango dira Open honetan irabazleari diru-saria ematen baitzaio.
- Materiala: Frontoira egokitzen ditu pilotak, sarea jartzen du, baita musika, mikrofonoa eta markatzailea ere.
- Museotxoan erakusle: Euskal pilotaren tresnak, argazkia, liburuak etab.
- Tailerra: Piloten, zesten eta takoen egikera.
- Erakusketa: Pilotariek eta partiduaren ostean pilotan nola jokatzen den erakusten digute. Jendeari erronka!
- Opari eta txapelen zozketa: Kinielak eta “Jendeari erronka” irabazten dutenentzat.
- Txartel-banatzaileak, speaker eta epailea: Txartel edo apustu banatzaileek jendearen artean banantzen dituzte txartelak apustuak egin ahal izateko. Taldea espezialiatua dago esku pilotan eta gaztelania eta euskera jakiteaz gain beste hizkuntza batzuetan ere adituak dira.
- Denda: Pilotak egiten ditugu eta hainbat gauza saldu ere: palak, zestak, kirol-arropa, merchandising , etab.
- Aseguruak: Seguros Bilbaoren babesari esker, estaldura handidun Erantzunkizun Zibila asegurua. Begiraleak, gertaeraren aktoreak eta pilotariak ere bere asegurua dute.
- Diseinuaren sormena: gertaeraren sustapenerako, diptiko eta liburuxkez gain, kartel-iragarlearen diseinua egiten dugu. Canal Cero babeslea da eta gainera, Euskadiko inprimategirik onenetarikoarekin eta merkeenetarikoarekin lan egiten dugu.
- Gertaerarenn sustapen eta banaketa: 8.000 jarraitzaileekin, Bilbao Jai Alai eta Global Jai Alai klubak, elkarte desberdinei gonbidatuz, aktiboki parte hartzen dute sare sozialetan: web orrietan, blogetan eta mailingean.
Turismo mailako banaketa: Hoteletan, Turismo-bulegoetan, Tour-eragileak, OPC etab.