Amigos riojanos en Bermeo

Joan den larunbatean, Bermeora egin zuten bisitaldiaren barruan, Errioxako talde bat Artza frontoira hurbildu ziren. Bertan, euskal pilotaz gozatzeko aukera izan zuten Errioxan ere hainbat pilotari garrantzitsu egon baitira.

Xabier Gamarrak museoa erakusten zien bitartean, euren lurraldeko berezitasunak ere gogoratu zituen, batez ere Logroñoko frontoi ezagunenak (Adarraga eta Las Gaunas) eta pilotari famatuak (Titín...), ezin baitugu ahaztu Xabier Logroñon hasi zela pilotari izaten.  

Jarraian zesta-punta erakusketan gogotsu ikusi genituen eta nola ez, kantxara jaitsi eta pilotarien laguntzaz kirolean jardunteko aukera ere izan zuten.

Taldekoek trebeak zirela erakutsi ziguten eta partaide batzuk txapeldunak ere egin genituen garaile izan zirela adierazteko. Bukatzeko eta une gozoak etorkizunean gogoratzeko talde-argazkia egin genuen.

Hurrengora arte lagunak!