Munduko Badminton junior txapelketa

Azaroaren 7an, egun osoan zehar, 64 lurraldeetako Munduko Badminton junior txapelketako kirolariak gurekin izan genituen Euskalduna zubipean.


600 parte hartzaile dabiltza egun hauetan Bilbotik zehar eta atzo herri kiroletan eta baserri jolasetan jardun ziren, euren atseden eguna baitzen. Badminton jokuan abilezia eta edertasuna erakusten digute eta atzoko kasuan, indarra eta trebetasuna agertu zuten: harria jasotzen, sokatiran, lokotxak biltzen, trontzan, lasto jasoketan, igela-jolasean, txingak eramaten eta boloetan.

 

Euskal herri kirolak eta baserri jolasak gustukoak izan zituzten eta kirolari apartak diren bezala, Jai alai kirolean ere modu ederra agertu ziguten. 

 


Munduan zehar eta edozein kiroletan sinergia desberdinak lortzen dira! Pilota edo luma, raketa nahiz zesta-punta, kirolen arteko lotura itzela!