Euskaltel Kirol eguna Bilbon

Euskaltel Kirol eguna ospatu genuen joan den larunbatean. Eguraldia goizean ez zen oso ona izan baina arratsaldez atertu ondoren, hainbat pertsona hurbildu zen Areatzera. Kirola egitea osasungarria dela badakigu eta horregatik urtero gure proposamenak apartakoak dira: euskal pilota eta herri kirolak. 

Beste urteetan bezala fronteinerrean museotxoa jarri genuen. Bertara jakinmina ekarri genuen eta hainbat hurbildu zen gauza desberdinak ikastera. 

Eta hemendik pasatu ondoren, txiki eta handik jolasteko aukera ere izan zuten. Gaur zenbat jendek dakien Jai Alai zer den!


Herri kirolak ere antolatu genituen! Erakusketa bikainak ikusi ziren aizkolari eta harri-jasotzailearen eskutik!


Eta gero kirola egin zuten!