Maiatzaren 19tik 22ra Bilbon SERAM-ek bere 33. Kongresua ospatu zuen.
Eta larunbatean, 21ean, lanean egon ondoren, Bizkaia frontoira hurbildu ziren mila lagun inguru.
Koktela hartu ondoren, zesta-punta jaialdia hasi zen. Lehenengo, bi bikoteren arteko partidua ikusteko aukera izan zuten.
Pilotariak txalotu eta gero, txandaka kantxara hurbildu ziren kirol eder hau nola jokatzen den frogatzeko asmoz.
Izugarri gustatu zitzaiela agertuz ziguten eta denak luzaroagoan gogoz jardunteko penaz egon ziren.
Beste ordu batzuetan, han bertan, dantzaldia izan zuten, bereziki lanean egindako egun gogorrak ahazteko asmoz.