Joan den 19an, Ernest Hemingway idazlearen ilobari eta National Geographic aldizkariko bi laguni harrera egin genien Artxandako frontoian. Kazetari hauek Hemingway idazleari buruzko erreportaia egiten aritu ziren gure lurraldean eta John Hemingway-en laguntza izan zuten.
Denon dakigunez, Hemingway eta Jai alai jokua lotuta datoz honek biziki maite baitzuen kirol hau.
Artxandako frontoian ikuskizunaz gozatu ondoren, jokatzeko aukera ezin hobea izan zuten. Eskarmentu ederra izan zelakoan gaude eta pozik ere, erreportaia izugarria egiteko baliabideak jarri baikenituen.
Eskerrak eman nahi diogu Bilbao Turismori gure esku uzteagatik erakusketa aberasgarri hau!